| Hasiera - Konpañia |
|
||
| Txirulari buruz Txirulari buruz: TXIRULA 1979. urtean musikari ekintzaile batek sortu zuen enpresa da eta inguruko musikariei instrumentu musikalak saldu nahiz hainbat zerbitzu eskaintzeko xedez abiatu zen. Ibilbide luze honetan, merkatuaren beharretara moldatuz joan da Txirula eta gaur egun erreferente argia da musikarien artean: 6000 produktu baino gehiago ditu stockean eta musikariek osatutako lan taldea dauka. Dudarik gabe, ezaugarri honek balio erantsi bat eskaintzen dio zerbitzuari. Gure dendak 500 m2-tik gora ditu eta bertan puntako marketako musika instrumentuak ditugu erakusgai. Instrumentuak probatzeko 3 gela ere baditugu. Beraz, beste musika dendetan inoiz egin ez duzun bezala, instrumentuak probatu eta haiez gozatzeko aukera eskaintzen dizugu gurean. Edozein argibide-eskaera nahiz iradokizun egiteko, jarri lasai gurekin harremanetan. Eskerrik asko zuen bisitagatik. |
|
|
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||