| Hasiera - Erosketa Baldintzak |
|
||
Erosketa Baldintzak
Web honetako edozein orrialdetan agertutako prezioetako batean akats tipografikoren bat agertuz gero eta bezeroren batek akats horretan oinarritutako erosketa erabakiren bat hartu izan balu, bezeorari akats horren berri emango genioke eta bezeroak erosketa bertan behera uzteko eskubidea izango luke inolako kosturik gabe. Emandako informazioa produktuaren ezaugarriekin bat ez baletor, bezeroak erosketa bertan behera uzteko eskubidea izango luke inolako kosturik gabe. *Produktuen tarifak aldez aurretiko abisurik gabe alda daitezke. Bidalketa gastuak 199 €tik gorako erosketek ez dute garraiatze gastu erantsirik. Salbuespenak dira beheko taulan Kostu Erantsia ageri duten herrialdeak. 199 €tik beherako erosketek 15 €ko gastu erantsia daukate herrialde guztietarako, Espainia barne. Bidaltze guztiak Seur garraio agentziaren bidez gestionatuko dira. Behin eskaria lotuta (ordainketa baieztatua), 24 ordutan jasoko duzu eskaria, erosketa formularioan zehaztutako helbidean (Espainia eta Portugal). Europar Batasuneko Bidalketak Erosketa baldintzak berdinak izanik, Europar Ekonomia Erkidegoko gainontzeko herrialdeetara egingo diren bidalketak ondorengo baldintzetan egingo dira:
Asegurua barne: Bidalketa guztiak garraio galera edo kalteen aurka aseguratuta daude. Bidalketa helmugara iritsi ezean edo produktua hondatuta heltzen bada, jakinaraz iezaguzu berehala. Horrela, jasotzea lehenbailehen egitea ahalbidetuko dugu, zuk beste inolako kostu erantsirik gabe unitate berri bat baldintzarik onenean ahalik eta epe laburrenean jaso dezazun. Bermeak eta itzultzeak Bermeak eta itzultzeak Europako araudi berriaren arabera, produktu berri guztiek 24 hileko bermea dute erosketa fakturan zehaztutako datatik aurrera. Soilik denda edo web honetan erositako produktuen bermea kudeatuko da. Berme epean arazorik izanez gero, ezer baino lehen, jarri gurekin harremanetan telefono edo email bidez info@txirula.com eta berehala ekingo diogu bermearen kudeaketari. Bidalketa gastuak bezeroaren kontura joango dira, 40€ (Joan/Etorria) Seur agentziaren bitartez, kopuru hau Seur-eko gizonari ordaindu beharko zaio produktua konpundurik itzultzen duenean. Itzulpenak Si el producto a devolver se encuentra desprecintado dispone de 15 días - a partir de la emisión de la factura - para canjear el producto por otro de igual o menor valor. Una vez efectuado el cambio, el importe sobrante se emitirá como un vale canjeable o acumulable para otras compras en Txirula. Los gastos de envió correrán a cuenta del cliente. (40 € Ida/Vuelta) Itzuli beharreko produktua zigilatua badago, zenbateko osoa itzultzea eska dezakezu -bidaltze gastuak salbu (50 €)- 7 eguneko epean. Eskarien baliogabetzea Eskari prozesuaren edozein unetan baliogabetu ahal duzu zure erosketa. Printzipioz, inolako gasturik gabe baliogabetu ahal duzu zure eskaria baldin eta: • Eskaria egin berri baduzu. • Zure eskaria abian bada baina oraindik iristear. Zure eskaria jasotze helbidera bidalia izan bada eta bertan behera utzi nahi baduzu, egin dezakezu, baina garraio kostuak ez dira itzuliko. Produktuaren zenbateko osoa 7 laneguneko epean itzuliko da. Txirulako Lantaldea |